Murtzia
Hizlaria
Marco Antonio Iniesta
Chefa Frases jatetxean (Murtzia)

Sukaldari hasi zen sukaldaritza tradizionala egiten zuen jatetxe batean, 2015ean, eta sukaldeburu izatera iritsi zen; bere burua ezagutzeko eta sukaldaritzaren munduan jarraitu nahi zuela deskubritzeko balio izan zion lan hark. 2018an, Frases jatetxea ireki zuen Murtziako hirigunean, María Egea bikotekidearekin batera; jantokiko burua da Egea. Jatetxe txiki eta intimo izateko ideiarekin sortu zen proiektua, baina 2022an instalazio guztia eraberritu zuten, eta zentzu gastronomiko handiagoa hartu zuen.
Iniesta Madrid Fusión kongresuaren 2024ko edizioko Sukaldari Hasiberri Onenaren sarirako finalista izan zen, eta Frases jatetxean egin zuen lanari esker, Michelin gidan gomendio bat jaso du sari gisa, Tapas Magazine komunikabideak ematen duen jatetxe sortzaile onenaren Urrezko T saria jaso du, bai eta Murtziako gastronomia saria ere, jatetxe sortzaile onenari dagokiona.