Portugal
Hizlaria
Ana Moura
Chefa Lamelas jatetxean (Porto Covo, Portugal)

Bitxigintzan jardun zuen oso gaztetatik eta, ondoren, 2007an, Marketinean lizentziatu zen Listoako Kudeaketako Goi Mailako Institutuan, baina laster ohartu zen ez zela benetan interesatzen zitzaiona; horrela, hurrengo urtean, Lisboako Ostalaritza eta Turismo Eskolan matrikulatu zen, eta sukaldaritza bere benetako pasio bihurtu zen.
Hainbat egonaldi egin zituen Joachim Koerper`s Eleven jatetxean eta Isidora Beotasek zuzentzen duen El Almacén de Ávila jatetxean, bai eta sommelier ikastaro bat ere. 2013. urte hasieran, urtebeteko egonaldia hasi zuen Donostiako Arzaken eta, ondoren, beste urtebetez egon zen Ander Gonzálezekin, Astelena 1997 jatetxean.
Portugalera itzuli zen 2015. urte hasieran, Lisboako Cave 23 zuzentzen hasteko, eta hantxe egon zen bi urtez. 2017an, Bacalhoaria Moderna jatetxearen ardura hartu zuen, baina Covid-19ak eragindako krisiaren eraginez, jabeek ez zuten izan jatetxea itxi beste aukerarik.
2021eko maiatzean, Lamelas ireki zuen Porto Covon. Alentejoko sukaldaritza berria eskaintzen du han, eskualdeko produktu eta zaporeekin, baina mugarik gabe, sukaldaritza tradizionalaren kanonak berrituz eta, betiere, bere historia eta non lan egin duen erakutsiz.