Portugal
Hizlaria
João Rodrigues
Chefa Canalha jatetxean (Lisboa, Portugal)

Itsasoko biologo izan nahi zuen, baina sukaldaritzarekin topo egin zuen João Rodriguesek. Horregatik, naturarekiko eta, batez ere, itsasoarekiko sentitzen duen maitasuna beti egon da presente bere sukaldari ibilbidean.
Lisboako Escola de Hotelaria e Turismo ikastegian jaso zuen prestakuntza eta hiru urtez lan egin zuen Bica do Sapato jatetxean, Fausto Airoldi chefarekin. Geroago, Ritz Four Seasons hotelera joan zen, eta Stephane Hestin eta Sebastien Grospelier chefekin lan egin zuen, Varanda jatetxean. Lisboako Kasinoko jatetxe areak irekitzea izan zen bere hurrengo proiektua; han bertan, Pragma jatetxean lan egingo zuen aurrerago, Fausto Airoldi chefaren esanetara. Ibilbide horri esker, “Urteko Sukaldaria” lehiaketa irabazi zuen 2007an.
Rodrigues Lisboako Altis Belém Hotel & Spa hoteleko Feitoria* jatetxeko chefa izan zen, eta Materia Proiektuaren sortzaile ere bada; osagaiak aukeratzerakoan jatorriak eta urtaroak duten garrantzia eta egiazkotasuna sustatzen du proiektu horrek.
Gaur egun, taberna bat zuzentzen du turismo gutxien hartzen duen Lisboako zonan, non errezeta tradizionalak eta produktu-platertxo espainiarrak berreskuratzen dituen.