Portugal
Hizlaria
Rodrigo Castelo
Chefa Ó Balcão* jatetxean (Santarém, Portugal)

Chef honen sormen-lana inguruko ekoizle eta arrantzaleekin duen harreman onean oinarritzen da.
Santarémeko Escola Superior Agrária ikastegian (ESAS) egin zituen chef portugaldar honek Animalia Ekoizpeneko Ingeniaritzako ikasketak, eta produktuak prestatzeko askotariko teknikak ikasi zituen han (hartzituak, onduak, ketuak…).
Emaztearen laguntzarekin, bere jaioterrian jatetxea irekitzeko erabakia hartu zuen Rodrigok eta, 2013an, amets hura egia bihurtu zen, Taberna Ó Balcão (Santarém) jatetxea irekita; han, bilakaera-lan bat erakusten du, portugaldar sukaldaritzaren tradizioan eta Ribatejoko produktuen balorazioan oinarritzen dena.
2022ko martxoan, eta eskualdea, hango produktuak eta ekoizleak promozionatzen eta goraipatzen dituen etengabeko lanaren ondorioz, Santarémeko Gastronomiaren Enbaxadore izendatu zuten Rodrigo Castelo.