Erresuma Batua
Hizlaria
Andrew Wong
Chefa A** jatetxean (Londres, Erresuma Batua)

Andrew Wong sari ugari jasotako chefa eta antropologoa da.
Txinatar jatorriko sukaldari britainiarra da, eta familiaren herentziak zein hazi zen inguruneak izan zuten eragina berarengan. Eta horrek, prestakuntza akademiko sendo batekin konbinatuta, iraganean sustrai sendoak baina oin bat etorkizunean duen sukaldaritza proposamen bat egitera eraman du Wong. Tradizio, jatortasun etaartisautzako adierazpen intuitiboa da bere sukaldaritza.
Andrewk eta haren emazte Nathaliek 2012an ireki zuten A Wong jatetxea –“A”hizkiarekin, Albert eta Annie bere gurasoak omendu nahi ditu–, eta 2017an jaso zuten lehenengo Michelin izarra. 2021ean jaso zuen bigarren Michelin izarra A. Wong jatetxeak eta, horrela, ohore hori lortzen lehenengoa izan zen Asian. Ikertzaile elkartua ere bada Ekialdeko eta Afrikako Ikasketen Eskolako Elikadurako Ikasketen Zentroan, Londresen.