Galitzia
Hizlaria
Pepe Solla
Chefa Casa Solla* jatetxean (Poio, Pontevedra, Espainia)

Jantokian hasi zen, baina sukaldaritzara jo zuen ondoren; horrela, Casa Solla familia-negozioaren ardura hartu zuen mende hasieran.
José eta Ameliaren semea da; haiek ireki zuten Casa Solla 1961ean, eta 80ko hamarraldian hasi zen Pepe Solla jatetxean lanean, sommelier bezala, baina 2003. urtera arte ez zuen bere sukaldearen ardura hartuko. Harrezkero, Solla semeak gurasoek 1980an lortutako Michelin izarra urtez urte mantentzea lortu su, jatetxea modernizatuz, baina bere jatorriari eutsiz. Galiziako Sommelierren Elkarteko sortzaileetako bat da, eta hainbat urtez hartu zuen parte Espainiako dastaketa profesionaletan; Sommelierren Galiziako Txapelketa ere irabazitakoa da, eta seigarren postua lortu zuen Espainiako txapelketan.
NOVE Taldearen sortzaileetako bat da eta, gaur egun, Casa Solla jatetxeaz gain, La Radio jatetxe informala ere kudeatzen du Santiago de Compostelan, eta “produktuan oinarrituago egongo den gastronomiko” bat irekitzear da, Vigoko Oliva Jauregian.