Estatu Batuak
Hizlaria
Tim Flores & Genie Kwon
Chefak Kasama jatetxean (Chicago, AEB)

Genie Kwon eta Timothy Flores tagalo filipinar dialektoan “elkarrekin” esan nahi duen Kasama jatetxearen jabeak eta chefak dira. Michelin izardun filipinar jatetxe bakarra da munduan, eta okindegi modura funtzionatzen du egunez, eta jatetxe modura gauez. Chicagoko East Ucrania Village auzoan dago.
Tim Flores Chicagoko kanpoaldean hazi zen gurasoekin. 1975ean emigratu zuten haiek Filipinetatik. Plater-garbitzaile lana izan zuen Timek sukalde profesionaletan bere lehen esperientzia, GT Fish & Oyster jatetxean, unibertsitateko ikasle garaian. Graduatu ondoren, Chicagora itzuli zen Flores, eta tokitxo bat aurkitu zuen GTko sukaldean; han ezagutu zuen bere emaztea eta bazkidea izango zena, Genie Kwon, jatetxeko gozogintzako burua.
New Orleansen jaio zen Kwon, sukaldaritza-administrazioko programan graduatu zen Massachusettseko Newbury College ikastetxean, eta hainbat sukaldetan trebatu, hala nola Flour Bakery & Café, Nobu 57 eta Eleven Madison Park. 2014an, Flores partie-chef lanean hasi zen Senzan, eta Kwonek gozogintzaren atala zuzentzen duen BOKAn. 2016an, berriro egin zuten bat haien bideek, Oriole jatetxea ireki zutenean kolaboratzeko. Bi Michelin izar eskuratu zituen jatetxe gastronomiko horrek lehendabiziko urtean bertan.
2018an, Floresek eta Kwonek geldialdia egin zuten, espazio propioa sortzeko. Bi urte eta erdiren ondoren, Chicagoko Ukrainian Village auzoan eraiki zuten espazio hori, eta Kasama deitu zioten.