Peru
Hizlaria
Virgilio Martínez
Chefa Central (Liman, Peru)

Virgilio Martinezen lana esplorazioarekiko, diagnostikoarekiko eta horren ezagunak ez diren tokian tokiko produktuak goratzearekiko duen interesean oinarrituta dago.
1977an jaio zen Liman (Peru), eta perutar osagaien aniztasun izugarrira hurbiltzeko erabakia hartuta du, garai prehispanikoetan Andeetako herriek egin zuten antzera: solairu ekologikoen kontrol bertikalaren bitartez. Geografia ulertzeko modu alternatibo horren arabera, lurra ez da plano horizontal gisa ulertzen, bertikalki baizik; horrela, sistema ekologiko bakoitzaren berezitasunen arabera flora eta fauna eskaintzeko gai diren guztiari ateratzen zaio etekina. Errezeta ezberdinak egiten ditu leku bakoitzean aurkitzen dituen produktuekin. Hau da, plater txikiak sortzen ditu, bakoitzaren altitudeen arabera.
Limako Central jatetxeaz gain, MIL ere zuzentzen du Andeetan, Cuzcotik gertu, eta Tokioko MAZ. Horrez gain, Mater Iniciativa diziplina anitzeko erakundearen zuzendaria da; erakunde horren helburua da, kultura-adierazpenen, ikerkuntzaren eta interpretazioaren bitartez, ezagupenak antolatzea.
Mater erakundeak nortasunezko sukaldaritzaren kontzeptuak diseinatzen ditu (Central, Kjolle eta Mayo Liman, eta Mil Cuzcon), eta hainbat arlotan proiektuak diseinatu edo horiei bide ematen die (Artea, Kultura, Sukaldaritza, Akademia), betiere bere balioekin lerrokatuta.