Alemania
Hizlaria
Sebastian Frank
Chefa Horváth jatetxean** (Berlin, Alemania)
.jpg)
Frankek sukaldaritza introspektiboa lantzen du, bere haurtzaroko oroitzapenekin eta bere jaioterria den Austriako gisatu eta produktuekin oso lotuta dagoena. Oso emozionala da Franken sukaldaritza.
Austriarra da Sebastian Frank eta, 13 urte zituela, dagoeneko bazekien kozinatzea zela bere bokazioa. Bere ibilbide profesionalean, Heinz Reitbauer Jr. chefaren Steirereck (Viena) Austriako jatetxerik onenean egin zuen lan. Urte batzuk geroago, sous-chef lan egin zuen izen handiko Interalpen Hotel Tyrol hotelean, Christoph Zangerlen esanetara.
Chefak aitortzen du berea bestelako kasua dela, bidaiatu eta kultura berriak barneratzen dituzten beste chef batzuekin alderatuta. Bera beti egon da Austrian, Berlinera bizi izatera joan zenean izan ezik, emaztea hangoa delako. Alemaniako hiriburuan, Horváth jatetxe ospetsuko chef bihurtu zen, eta handik urtebetera eskuratu zuen lehenengo izarra. 2013an, emaztearekin batera, jatetxearen jabe bihurtu ziren; 2015ean, bigarren izarra lortu zuten eta, 2017an, Berlineko Chefik Onenaren saria jaso zuen.
Sebastian eta Jeannine «Die Gemeinschaft» irabazi asmorik gabeko erakundearen sortzaileak dira, 2016az geroztik; erakunde hori elikagaien eta ekoizleen kudeaketa arduratsu eta jasangarriarekin konprometituta dago.