Portugal
Hizlaria
João Oliveira
Chefa Vista jatetxean* (Portimao, Portugal)

Oliveiraren sukaldaritzak Algarveko kostaldea omentzen du, arrainak protagonista dituela.
Paranhosen hazi zen, Oportotik gertu, landa-inguruneko familia batean, gurasoen eta aitona-amonen taberna txikiaren bueltan. Aitarekin arrantzara egiten zituen irteerek markatu zituzten Joãoren lehendabiziko urteak, eta horrek itsasoarekiko miresmen handia piztu zion. Futbol profesionalean karrera egiten saiatu eta arbitro ere lan egin zuen arren, laster baztertuko zuen kirolaren mundua sukaldaritzarako zuen bokazioak.
Oportoko sukaldaritzako akademian perfekzionatu zituen bere gaitasunak Oliveirak, eta Amaranteko Casa da Calçada izen handiko jatetxean ekin zion bere ibilbide profesionalari, Ricardo Costa chefaren tutoretzapean.
2014an, Dieter Koschinarekin hasi zen Vila Joya* jatetxean, eta hantxe murgildu zen Algarveko zaporeetan. Urtebete beranduago, Portimãoko Bela Vista Hotel & SPA hotelaren deia jaso zuen, Vista jatetxeko sukaldearen ardura har zezan. Bere haurtzaroa eta itsasoarekiko lotura sendoa inspirazio hartuta, horren ezagunak ez ziren arrain barietateetan eta tokiko produktuetan oinarritutako menua sortu zuen.Arrantza jasangarriarekin konprometituta dago, eta Algarveko unibertsitatearekin eta Instituto Português do Mar e da Atmosfera erakundearekin kolaboratzen du, tokiko itsas ekosistemak zain daitezen ziurtatzeko.