Euskadi
Hizlaria
Julen Baz
Chefa Garena* jatetxean (Lamindao, Bizkaia, Espainia)

Landa-inguruneko errezeta tradizionaletatik abiatuta, hurbilekoa bezain harrigarria den sukaldaritza bat sortzen du Julen Bazek.
Leioan egin zituen ikasketak Julen Bazek, eta hainbat chefen ondoan ere ikasia da, Eneko Atxaren alboan, esaterako. Garena jatetxea ireki baino lehen, 22 urte zituenean, beste taberna bat izan zuen, Urtza, bere jaioterrian, Amorebietan. Aitzol Atutxa bazkidearekin batera du Garena jatetxea, eta lurralde sukaldaritzaren arrastoari jarraitu dio, euskal baserrien kulturari oso lotuta, eta euskal etxe tipiko horietan gailentzen zen elikadurari buruzko benetako lan antropologikoa egin du. Pandemia baino lehenxeago ireki zuen jatetxea Bazek, eta urtebete eskasean lortu zuen lehenengo Michelin izarra.
Arratia bailarako herri txiki batean dago Garena, eta bere baserritik, “dagoeneko kozinatzen ez diren plater asko” eskaintzen dituen proposamen gastronomikoa egiten digu Bazek, lurraldeko produktuetan oinarrituta. Garenan, inguruko ekoizleekin elkarlanean jarduten dute; ekoizle horietako gehienak ere gazteak dira, eta lankidetzako harremana eraiki du haiekin Julenek, zeinetan guztiek, ekoizleek eta sukaldariek, elkarrekin egiten duten bidea eta elkarrekin ikasten duten.