Frantzia
Hizlaria
Fabien Ferré
La Table du Castellet*** (Frantzia) jatetxeko chefa

Fabien Ferréri kalitatezko produktuekiko eta ardo onekiko bene-benetako maitasuna eta eskuzabaltasunarekiko gustua utzi dizkiote haren borgoinar sustraiek.
Oso gaztetan murgildu zen gastronomiaren munduan Fabien. Nekazariak ziren haren aitona-amonak, eta gozogileak gurasoak. Baina sukaldaritza aukeratzea erabaki zuen.
Ikastun hasi zuen bere ibilbidea Le Rempart jatetxean, eta ondoren Auberge des Gourmets jatetxean, Daniel Rogié chefarekin. Jarraian, Les Terrasses jatetxean hasi zen lanean, Jean-Michel Caretterekin, Michelin izar bat duen Moulin de Martorey jatetxera joan aurretik, Jean-Pierre Gillot chefaren ondora; hantxe ikasi zuen lanbidearen zorroztasuna. Troisgros jatetxean ere jardun zuen (3 Michelin), Roanne komunan; hiru urtez lan egin zuen han, Frantzia hegoaldera joan baino lehen.
2013ko abuztuan hasi zuen bere abentura Fabien Ferrék Hôtel & Spa du Castelleten, Sous-chef modura, eta hoteleko sukaldeak eta cateringa zuzentzen ditu ordutik. 35 urte besterik ez ditu, eta Michelin Gidako hiru izardun chef gazteena da. Michelin izar gabeko chef batek sari hori jasotzen duen lehen aldia da.